Bizkaiko eta inguruetako margolariak batuko dira Berrizko kale eta txokoetan, zapatuan. Aire libreko pintura lehiaketa egingo dute bertan.
Goizetik eguerdira arteko tartea izango dute parte-hartzaileek euren margolanak osatzeko, eta lau sari banatuko ditu epaimahaiak.
Bihar bertan, 18:00etan egingo duten ekitaldian banatuko dituzte 600 euroko lehenengo saria, 500eko bigarrena, eta 400eko hirugarrena. Gainera, 300 euroko sari berezia eskainiko diote lan onena aurkezten duen berriztarrari. Aurkezturiko lan guztiak maiatzaren 23ra arte egongo dira ikusgai, Berrizko kultur etxean.