Lazkaoko lasterketa irabazi du Iñaki Lejarretak

Anboto 2012ko api. 23a, 12:52

Hiru txirrindularigaz osatutako ihesaldian, sprintean nagusitu zitzaien talde bereko Sivori eta Terpstra txirrindulariei

Hiru txirrindularigaz osatutako ihesaldian, sprintean nagusitu zitzaien talde bereko Sivori eta Terpstra txirrindulariei


Garaipen handia lortu du Iñaki Lejarreta berriztarrak (Orbea MTB) asteburuan Lazkaon, Euskaldun Torneorako puntuagarria zen lasterketan.


Larraitz mendatean gora sei txirrindulariko ihesaldi bat sortu zen, gerora hirukoan geratuko zena. Lejarretak talde bereko (Azysa-Telco) txirrindulari bigaz egin zituen azken kilometroak: Alejandro Sivorigaz eta Mike Terpstragaz. Azkenengo bost kilometroetan Azysa taldeko ziklista biek erasoak tartekatu zituzten, garaipena segurtatu nahian, baina berriztarrak eraso denei eutsi zien. Ondorioz, sprintean erabaki zen irabazlea eta, aurretik egindako lanagatik nekatuta heldu zen arren, Lejarretak gailentzea lortu zuen. Garaipenagaz batera, mendiko sailkapena ere berarentzat izan zen.


Asteburuko garaipena garrantzitsua da berriztarrarentzat, Londresko Joko Olinpikoetara joango den Espainiako selekzioko kide izateko sasoi betean dagoela erakutsi duelako. Sare sozialetan David Etxebarria eta Joseba Beloki lako txirrindulari biek zoriondu egin dute Lejarreta.


Aipagarria da Borja Abasolok (Azysa Telco) lortutako laugarren postua ere. Irabazlearengandik ia minutu bira helmugaratu zen abadiñarra.

 

Bestalde, Euskaldun Torneorako puntuagarria zen Duranako lasterketan, 10. sailkatu zen Cafes Baque taldeko Victor Fuertes.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!