Gaur derbia jokatuko dute Berrizek eta Iurretakok Maila gorenean. Ligako azken sailkatua eta liderra dira, hurrenez hurren.
Liga amaitzeko zortzi jardunaldiren faltan, mirari handirik ezean, Berrizek maila galduko du, hamabi puntura baitu salbazioa. Esperantzari eusteko beharrezko ditu hiru puntuak. Iurretako, aldiz, oso denboraldi ona osatzen ari da eta mailaz igotzeko aukera handiak ditu, Retuertogaz eta Loiugaz batera.