Adiskidetasunari buruzko Gorakadaren obra

Anboto 2012ko mar. 30a, 07:27

Gaur, 18:00etan, Kultur Etxean eskainiko du Gorakadak adiskidetasunari buruzko \'Printzea eta ahatea\' antzezlana

Gaur, 18:00etan, Kultur Etxean eskainiko du Gorakadak adiskidetasunari buruzko ‘Printzea eta ahatea’ antzezlana.

 

“Haize berria dabil: piku zikuen eta sagar pastelaren usaina dakarren udazkeneko haizea”. Horixe da Abadiñoko Gorakadak abenduan aurkeztu zuen umeentzako antzezlanaren aurkezpena.

 

Gaur, 18:00etan, Berrizko Kultur Etxean eskainiko dute Javi Tirado eta Jokin Oregik sorturiko obra. Reyes Moleres eta Susana Soleto dira obrako antzezleak.

 

Laguntasuna bezalako gaiei buruz, soiltasunez dihardute obran Gorakadako sortzaileek. Gaztelu bat, zuhaitz bat eta etxe bat dira istorio hau kontatzeko baliatzen dituzten elementuak.

 

Ogro txikia obrarako nahiz Gorakadaren beste hainbat antzezlanetarako bezala, Fran Lasuenek sortu du Printzea eta ahatea honetarako musika. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!