Alex Hendersonek zilarra lortu du kickboxing-ean

Anboto 2012ko mar. 15a, 09:53

Espainiako txapelketan finalera heltzea lortu zuen hamalau urteko berriztarrak

Espainiako txapelketan finalera heltzea lortu zuen hamalau urteko berriztarrak.

 

Alex Henderson hamalau urteko berriztarrak zilarrezko domina irabazi du Madrilen jokatutako Espainiako kickboxing txapelketan. Hendersonek 60 kilora arteko pisuan parte hartu zuen eta finalera bidean ez zen izan azpiratuko zuenik. Azken borrokaldian Agustin Sanchezek irabazi zion, Gaztela Leongo txapeldunak.

 

Hendersonen zilarrezko domina ezustekotzat ere har daiteke. Izan ere, txapelketa hasi aurretxoan hamalau urte bete zituen eta kadeteen mailan bere adinekoen kontra zein urte bi nagusiagoak direnen kontra lehiatu behar izan zuen. Txapelketa semi-contact modalitatean jokatu zen: kontaktua zegoen bakoitzean borrokaldia geratu egiten zen.

 

Martxoaren 31n, Espainiako beste txapelketa batean parte hartuko du, baina light modalitatean, semi-contact eta full-contact modalitateen tarteko borroka eran. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!