Josu Balzategiren eskulanak, Kultur Etxeko sarreran

Anboto 2012ko ots. 26a, 09:56
Martxoaren 2ra arte, Berrizko Kultur Etxean izango dira Zumarragan jaio baina azken 26 urteetan Berrizen bizi den Josu Baltzategiren eskulanak ikusgai

Martxoaren 2ra arte, Berrizko Kultur Etxean izango dira Zumarragan jaio baina azken 26 urteetan Berrizen bizi den Josu Baltzategiren eskulanak ikusgai. Martitzenetik barikura, 18:30etik 20:30era izango da erakusketa bisitagai; Kultur Etxean emanaldiren bat dagoenean, asteburuetan ere bai.

 


Lanetik libreago egon den azken urte honetan, haria eta iltzeak baliatzen dituen teknikagaz egindako eskulanei denbora gehiago eskaini ahal izan diela azaldu digu Balzategik; azken hile horietan sorturikoak dira Berrizko Kultur Etxeko erakusketan bildutako lanak.

 


Gaztetan soldaduskako kide bati ikasitako teknika da erakusketan bildu dituen piezak burutzeko  Balzategik baliatu duena: hariagaz eta iltzeekin, behar oso zehatz eta zorrotza da burutzen duena. Denbora asko eta dedikazio handia eskatzen dutan lanak dira erakusketako piezak: Josu Balzategik berak azaldu digunez, 80tik 300 ordura bitartean eman ditu lan bakoitzagaz, eta Berrizko banderaren irudia agertzen duena izan da erronka handiena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!