Euskal Herriko kostaldeko irudiak, itsasoentziek uretan eginda islak eta kolore bizi-biziak agertzen dituzten argazkiak daude Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai. Pedro Zarrabeitia bilbotarrak egindakoak dira \'Herriaren koloreak\' izeneko erakusketa honetakoak.
“Zorigaiztoko globalizazioa aurretik eramaten ari da gure arrantzale-portuetako gauza bitxi guztiak”, dio egileak erakusketaren eskuorrian. Erakusketako argazkietan, “gutxi barru museo etnografikoetako itsas oroigarrien artean baino ezin topatuko ditugun” irudi horiek gordetzeko guraria erakusten du Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai ipini duen erakusketan Zarrabeitiak.