Anbotori adierazi dionez, “asteburu honetan ez, baina hurrengorako bueltatzeko prest” egongo delakoan dago. Errekuperazioa bide honetik doa. Atzamarrek ez diote aparteko arazorik eman, eta gehien kostatu zaiona eskuak gogortzea izan da, bigunduta zituelako. Orain hiru aste hasi zen pilotagaz lanean Tolosa frontoian.