Gaur, 18:30ean, Idiazabalen Berasaluze VIII.ak eta Albisuk Irujo eta Barriolaren aurka jokatuko dute. Bikote biak sailkapenaren goialdean daude, eta atzelariek eruena ematen badute jardunaldiko partidarik ikusgarriena izan daiteke.
Horretarako, orea, Albisuk bizkarra erakutsi behar dio Barriolari. Berasaluze-Albisu bikoteak lau garipen lortu ditu orain arte; Irujok eta Barriolak bost garaipen dituzte.
Bestalde, Promozio Txapelketan, Iñaki Larrinaga elorriarrak eta Olazabalek Taintaren eta Argoteren kontra jokatuko dute, domekan Gernikan. Orain arte Larrinagak eta Olazabalek hiru neurketa irabazi eta bakarra galdu dute.