Gaur, 20:00etan hasita, aurkeztuko du Etxek ‘Haize berri bat’ disko berria.
Azaroan, Durangoko Liburu eta Disko Azokaren atarian, Plateruenean eskaini zuen kontzertuan, aurkeztu zuen azken urteetan Etxe proiektuan lagundu duten taldekideengandik aparte Haize berri bat diskoagaz abiatu duen ibilbide berria Iñaki Etxezarraga “Etxe” berriztarrak.
Gaur, 20:00etatik aurrera, kontzertuan eskainiko ditu Etxek hirugarrena duen disko horretan bildutako kantak; herrikideen aurrean, bere herriko Kultur Etxean.
Kanta zaharren moldaketak eta azken hileetan sortutako kanta berriak uztartzen dituen disko berri honegaz, 2011 urte amaieratik “kontzertu txikiak, gertukoak”, akustikoagoak eskaintzen dihardu berriztarrak, eta horrela egingo du Berrizko Kultur Etxean bihar iluntzean eskainiko duen zuzenekoan ere.
Azken hilabeteetan, besteak beste, Pontevedra edo Segovian izan da kontzertuak eskaintzen Etxe. Euskal Herriko oholtzetan da berriro, Berriztik abiatuta.