Amaitzeko itzuli bi falta zirela erasoa jo eta bakarrik helmugaratu zen ermuarra.
Zapatuan Berrizko Ziklo-Kros Sari nagusia jokatu zuten Berrizburu inguruan antolatutako zirkuituan. Lehenengo itzulietan Jose Antonio Díez kantabriarrak ihes egin zuen lokatz askorik gabeko zirkuitu teknikoan. Ondoren, Orbea taldeko Ruben Ruzafa eta Aitor Hernándezek atzetik harrapatu zuten.
Lasterketa amaitzeko itzuli biren faltan Hernándezek atzean utzi zituen Ruzafa eta Díez eta bakarrik egin zuen helmugara arteko bidea. Denboraldiko bosgarren garaipena du ermuarrak.
23 urtez azpiko lasterketan Iñigo Gómezek irabazi zuen Jonathan Lastrarren aurretik; gazteetan Eneko Corralesek goitik behera dominatu zuen lasterketa eta Alex Aranburu sailkatu zen bigarren; kadeteetan, Patxi Aldanondo izan zen azkarrena.
Emakumeetan Naia Alzolak irabazi zuen nagusietan, Eider Merinok gazteetan eta Yaiza Agirrek kadeteetan.
SAILKAPENA: ELITEA ETA 23 URTEZ AZPIKOA
1. Aitor Hernández................. 48:24
2. Rubén Ruzafa.................... 40 segundora
3. José Antonio Díez Arriola... 57
4. Iñigo Gómez....................... 2.21
5. Jonathan Lastra................. 2.41
6. Jon Gómez........................ 3.14
7. Asier Arregi........................ 3.18
8. Alain Mendijur.................... 5.19
9. Igor Urain.......................... 5.42
10. Martín Mata.................... 5.59