Berasaluze VIII.a eta Goñi 1997ko txapelketa gogoratuz

Anboto 2011ko abe. 21a, 12:32

\'El Diario Vasco\' pilota torneoaren 20. urteurren ekitaldian bat egin dute berriro Pablo Berasaluzek eta Fernando Goñik. Orain 14 urte, bikotea osatuz, torneoa irabazi zuten.

Asteon El Diario Vasco torneoaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute. Hantxe izan da Pablo Berasaluze berriztarra ere eta Fernando Goñigaz batera agertzen den argazkia igo du bere facebook-era. 1997an, orain 14 urte, afizionatuetan zebiltzala elkarrekin jokatu eta irabazi egin zuten torneoa. Donezteben jokatutako finalean 22-20 menderatu zituzten Enrike Galarza eta Auxkin. Orduan 20 urte zituen Berasaluze VIII.ak eta hurrengo urtean profesionaletan debutatu zuen: 1998ko otsailean egin zuen debuta Bergarako pilotalekuan.

Fernando Goñik argazkia iruzkindu du: “Horrelakoak lortzeko garrantzitsua da bikotekideagaz gustura eta eroso sentitzea; Pablorekin erraza da hori. Zenbat gomuta on…”

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!