Binakako txapelketa hasiko du gaur Pablo Berasaluzek

Anboto 2011ko abe. 16a, 09:02

Albisu bizkartzain duela, Olaizola II.aren eta Beroizen kontra jokatuko du Sestaon

Albisu bizkartzain duela, Olaizola II.aren eta Beroizen kontra jokatuko du Sestaon.

 

Binakako txapelketa irabazteko faboritoen zerrendan dauden Olaizola II.aren eta Beroizen kontra jokatuko dute estreinako partida Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk, gaur gauean Sestaoko pilotalekuan. Albisuk lehenengo biderrez jokatuko du txapelketa nagusia, baina badaki binaka txapela burura eroatea zer den, bigarren mailako gaur egungo txapelduna bera da-eta, Olaetxeagaz batera.

 

Berasaluzek 1999. urtean txapeldunorde geratzea lortu zuen, Beloki bizkartzain zuela. Aurten, txapelketako pilotari gazteena du atzean; 21 urte ditu Albisu ataundarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!