Pablo Berasaluzek Aimar Olaizolaren kontra jokatuko du 4 t’erdiko txapelketako hurrengo kanporaketa, zapatuan, Bilboko Miribilla frontoi berrian.
Iker Arretxe Labriten nagusitasunez mendean hartuta, final-zortzirenetako fase honetan Olaizola II.a izango du aurrez aurre kaiola barruan.
Faborito argia goizuetarra den arren, berriztarrak sorpresa eman gura du; joko aldetik momentu onean ailegatu da, eta ez du amore erraz emango. Seguru lanak emango dizkiola Olaizola anaietan gazteenari; neurketa bizia eta erakargarria itxaron daiteke.
Bestalde, Olaizola anaietan helduenagaz jokatuko du Ibai Zabalak festibala zabalduko duen partidan. Urrutikoetxea eta Beginok irtengo dute kantxara kontrako koloreagaz. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da jaialdia Miribillan.