Rolando Isoird alkatea, Sebe Alava kultura teknikaria eta Txintxaun Kolektiboa herriko antzerki taldeko Andoni Ruiz batu dira, gaur, udaletxeko pleno aretoan, urritik abendura arteko Berrizko agenda kulturala aurkezteko.
2011-2012 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan, Kultur Etxeak hamasei kultur emankizun hartuko dituela azaldu du alkateak. Besteak beste, azken urteetan harrera oso ona eduki duten bariku arratsaldeetako umeentzako emenaldiak mantendu egingo dituzte; hamabostean behin izango da hori. Hain zuen ere,
Urriko antzezlanak |
Azaroko antzezlanak |
Tira aurrera |
Lehiotik mundura |
Abuelita de Batman |
S@rebegian |
Mondo Flurss |
En la lona |
Show Park |
Nagore |
Panta Rhei taldeak umeentzako sorturiko Tira aurrera lanak zabalduko du ikasturtea, urriaren 7an.
Urrian, azaroan eta abenduan, beste zazpi emanaldi izango dira umeei zuzendurikoak; tartean, azaroaren
4an, Kukubiltxo taldearen Lehiotik mundura izeneko azken sorkuntzaren emanaldia hartuko du Kultur
Etxeak, eta Kolore Bitxia taldearen Mondo Flurss,
urriaren 21ean.
Helduei, herrikideen sorkuntzak gozatzeko irrikaz egoten diren berriztarrei zuzenduta, estreinaldi bat ere jaso dute udazken-neguko Berrizko agenda kulturalean: langabezia gai nagusitzat daukan The Full Monty filmean oinarrituta, Txintxaun Kolektiboa antzerki taldeak moldaturiko komedia dramatikoa.
Abenduaren 17an, Andoni Ruiz kideak aurkezpenean esan duenez, “sorkuntza prozesu luze eta zorrotzaren ostean”, eskainiko dute azken lana.
Aurkezpenean Isoird alkateak azpimarratu duenez, urri-abendura begira, orain arteko “film emanaldien kopurua bikoiztu egingo dute” Kultur Etxean. Barikuetan eta domeketan izango dira zinema emanaldiak.
Besteak beste, Gu Gira kantaldia ere eskaintzen du Berrizko agenda kulturalak: abenduaren 3an, Euskararen Egunean.