Aulestiarteren 'Kolpez kolpe (bidea egiten)' irabazle

Anboto 2011ko abu. 29a, 10:52

Aitor Aulestiarte argazkizaleak bidalitako \'Kolpez kolpe (bidea egiten)\' izenekoa aukeratu du Udaleko Berdintasuneko batzorde informatzaileak osatutako epaimahaiak argazki lehiaketaren irabazle.

Aitor Aulestiarte argazkizaleak bidalitako \'Kolpez kolpe (bidea egiten)\' izenekoa aukeratu du Udaleko Berdintasuneko batzorde informatzaileak osatutako epaimahaiak argazki lehiaketaren irabazle.

 

Ekaineko Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaietako emakumeen parte hartzea islatzea zuten lehiaketan parte hartu zuten argazkizaleek egitekoa, eta antolatzaileek adierazi dutenez, dozena bat lagunek hartu dute lehiaketan parte.

 

Jaietako frontenis txapelketan parte hartu zuten emakume biren argazkia da epaimahaiak lehiaketaren irabazle hautatu duen \'Kolpez kolpe (bidea egiten)\' izenekoa. Lehiaketara aurkeztu dituzten beste lanek bezala, Aulestiarterenak ere, "tradizionalki bete dituzten rol eta estereotipoak gaindituz, eta Andra eta Gizonen arteko Berdintasuna adieraziz, emakumeek herriko jaietan non eta zertan parte-hartzen duten azaltzea" izan du helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!