Lejarreta Windhamen da, lehiarako prest

Anboto 2011ko uzt. 8a, 08:14

Iñaki Lejarreta berriztarra AEBetan dago. Munduko Kopako bosgarren proban lehiatuko da zapatuan. Iazko probako zirkuitu bera du probak, eta bere webgunean adierazi duen arabera, berriztarrak \'gustuko\' ditu horrelako probak. Txapelketa bereko laugarren proban 23. egitetik dator Lejarreta

Iñaki Lejarreta berriztarra AEBetan dago. Munduko Kopako bosgarren proban lehiatuko da zapatuan. Iazko probako zirkuitu bera du probak, eta bere webgunean adierazi duen arabera, berriztarrak “gustuko” ditu horrelako probak. Txapelketa bereko laugarren proban 23. egitetik dator Lejarreta

 

Joan den zapatuan jokatu zen Munduko Kopako laugarren proba; Kanadako St. Anne mendian izan zen lehia. Lehenengo itzulian, 44. postuan igaro zuen helmuga; hala ere, azkenean, hainbat lehiakide aurreratu ostean, 23. postuan amaitzea lortu zuen Orbea taldeko kideak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!