Lejarreta Kanadan dago, Munduko Kopako IV. Proban

Anboto 2011ko uzt. 2a, 10:03

Txirrindulari berriztarra Legution jokatu zuten Euskadiko Opena irabaztetik dator

Txirrindulari berriztarra Legution jokatu zuten Euskadiko Opena irabaztetik dator.

 

Iñaki Lejarreta txirrindulari berriztarrak Munduko XC Kopako laugarren proban parte hartuko du asteburuan. Astebete geroago, uztailaren 9an, txapelketa bereko bosgarren proba jokatuko dute; Winhamen (AEB) izango da hori. Bi proba horietan parte hartuko duen Orbea taldeko txirrindulari bakarra izango da Lejarreta. Zirkuitu berean jokatu zen iazko Munduko Txapelketan, eta berriztarrak 31. postuan amaitu zuen.

 

Munduko Kopako hiru proba jokatu dira orain arte. Lehenengoa Hegoafrikan izan zen, Pietermaritzburgen; 7. postuan amaitu zuen berriztarrak. Bigarren proba Inglaterran izan zen, hirugarrena, berriz, Alemanian; azken proba horretan, 12. postuan amaitu zuen Lejarretak. Txirrindulari berriztarra sasoiko dago; ekainean parte hartu duen hiru probetako irabazlea izan da, hain zuzen ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!