Gaur jokatuko dituzte Oizpe pilota txapelketako finalak; 17:00etan hasiko dira partidak. Nagusien mailako finaleko protagonistak Ander Antxia eta Asier Berasaluze izango dira.
Partida Lau t´erdiko mugen barruan jokatuko da. Abadiñarrak 22-7 menderatu zuen Jaunenea finalaurrekoan. Berriztarrak beste horrenbeste egin zuen Amantegi abadiñarragaz; finalerdi hori 22-9koagaz amaitu zuten. Orain arte birritan jokatu dute elkarren kontra Berasaluzek eta Antxiak, eta abadiñarra nagusitu da bi partidetan.