Alderdi bakoitzak bere hautagai bozkatu du. Ondorioz, EAJko Orland Isoird da hurrengo lau urteetarako Berrizko alkatea.
EAJk bost ordezkari zituen; BIlduk beste bost eta PSE-EEk bat. Aladerdi bakoitzak bere hautagaiari eman dio botoa; ondorioz boto gehien lortutako alderdiko hautagaiak irabazi du; EAJko Orland Isoird-ek. Azken legegintzaldian EAJtik alkatea izan den Jabier Azpitarteren eskutik jaso du aginte makila.
EAJk 1.012 boto lortu zituen hauteskundeetan; Bilduk 941 eta PSE-EEk 292.
[img]http://www.anboto.org/images/9600/9630/1.jpg[/img]