Zinegotzi kopuru beragaz jardungo dute Berrizko Udalean EAJ eta Bildu alderdien ordezkariek datozen lau urteetan: bosna. Boto kopuruei dagokienean, 71 bozkaren aldea atera diote jeltzaleek Bilduri. Alderdi biek egin dute 2007ko datuekin alderatuta gora. PSE eta PP alderdiek aldiz, behera egin dute.
Honakoa izango da 2011-2015 legegintzaldirako Berrizko Udalaren osaketa: Roland Isoird, Begoña Navarro, Ainhoa Larrañaga, Miguel Angel Aguado eta Aitor Agirre jeltzaleak; Xabier Zaldua, Maite Lopez, Josu Albizuri, Leire Huerta eta Purificación Perez Bilduren ordezkariak; eta PSEko Francisco Jose del Pino.
[img]http://www.anboto.org/images/9400/9477/1.jpg[/img]
2011ko hauteskundeak
EAJ | BILDU | PSE | PP | Baliobakoak | Zuriak | Abst. |
1012 | 941 | 292 | 142 | 48 | 52 | %34 |
2007ko hauteskundeak
EAJ | EAE | PSE | EA | PP | Besteak | Baliobakoak | Zuriak | Abst. | ||
875 | 718 | 331 | 171 | 161 | 139 | 30 | 51 | %37 |
2011ko emaitzak grafikoan
[img]http://www.anboto.org/images/9400/9477/4.jpg[/img]
2007ko emaitzak grafikoan
[img]http://www.anboto.org/images/9400/9477/5.jpg[/img]