Berrizek maila galdu du zazpi denboraldi eta gero

Anboto 2011ko mai. 30a, 10:33

Azken jardunaldira mailari eusteko aukerekin iritsi zen. Bermeoren aurka 5-0 galdu ostean, maila galdu dute berriztarrek. Zazpi denboraldiren ondoren, Berrizek Ohorezko maila galdu du. Datorren denboraldian Lehentasunezko Mailan arituko da, beraz

Azken jardunaldira mailari eusteko aukerekin iritsi zen. Bermeoren aurka 5-0 galdu ostean, maila galdu dute berriztarrek. Zazpi denboraldiren ondoren, Berrizek Ohorezko maila galdu du. Datorren denboraldian Lehentasunezko Mailan arituko da, beraz.

Lehenengo itzuliko emaitzen ondoren, otsailean Jose Manuel Loiti izendatu zuten entrenatzaile; Andres Olabarria ordezkatu zuen. Loitiren gidaritzapean emaitzak hobetu dira, eta azken jardunaldira bizirik heldu dira berriztarrak; hala ere, ezin izan dute jaitsiera saihestu. 2003/2004 denboraldian lortu zuen igoera Berrizek.

Bestalde, Kulturala 2. B mailarako igoera faseko lehenengoo kanporaketan kaleratu dute. Joanekoan 2-1 irabazi zuten durangarrek. Itzulikoan, berriz, ia partida osoan aurretik joan eta gero, 94. minutuan kanporaketa berdindu zuten kantabriarrek; 2-1 zihoazen 90. minutuan. Penaltietan erabaki zen kanporaketa, bera:; 4-2 galdu zuten durangarrek. Beste urte batez, Hirugarren Mailan arituko da Kulturala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!