Kulturalak igoera faseko partidua du domekan

Anboto 2011ko mai. 20a, 09:07

Domekan, 18:30ean, Durangoko Kulturalak Rayo Cantabria hartuko du Tabiran

Domekan, 18:30ean, Durangoko Kulturalak Rayo Cantabria hartuko du Tabiran.

2.B mailarako igoera faseko final laurdenak jokatu dira asteburebu honetan; joaneko partidua izango da domekakoa. Axier Intxaurraga entrenatzailea “pozik” agertu da zozketaren emaitzagaz. “Partidu gaitzak izango diren arren, hurbil jokatuko ditugu, behintzat”.


Intxaurragak kantabriarrek gola egiteko duten gaitasuna nabarmendu du. “Garrantzitsua izango da golik ez jasotzea” azpimarratu du Kulturaleko entrenatzaileak. Hain zuzen ere, Rayo Cantabria bere taldeko txapeldunordea izan da. Durangoko taldeak hiru kanporaketa igaro behar izango ditu 2.B mailara igo ahal izateko. Talde kantabriarraren aurkakoa partidu horietako lehenengoa izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!