Berrizek oso gaitz dauka Ohorezko mailari eusteko

Anboto 2011ko mai. 14a, 08:48

Bederatzi puntu daude jokoan, eta lauko zuloa daukate salbazioko postuetarako. Zapatuan Deustuaren kontra jokatuko dute berriztarrek

Bederatzi puntu daude jokoan, eta lauko zuloa daukate salbazioko postuetarako. Zapatuan Deustuaren kontra jokatuko dute berriztarrek. Bi talde jaitsiko dira ohorezko mailatik lehentasunezkora, eta Jose Manuel Loitik gidaturiko taldeak horietako bat izateko aukera handiak ditu; matematikoki sei taldek dituzte maila galtzeko aukera gehien; hala ere, Retuerto, Basurto eta Berriz dira larrien dabiltzanak. Berriztarrek dute gaitzen. Liga amaitzeko hiru jardunaldi geratzen direla, eta lau puntuko desabantaila du salbazioarekiko. Lehenengo \"finala\" bihar jokatuko dute, Deustuko taldearen aurka. Deustuarrek ez dute ezer jokoan; horren ondoren, Retuerto hartuko dute etxean; gakoa izango da partidu hori irabaztea. Azken jardunaldira bizirik helduz gero, Bermeo menderatu behar lukete Loitiren mutilek. Matematikoki aukera izan arren, gaitz izango dute berriztarrek. Jose Manuel Loitik taldearen gidaritza hartu zuenetik itxura hobea eskaini du taldeak; edozelan ere, emaitzek ez dute hainbateste lagundu. Taldearen gidaritza hartu zuenean adierazi zuenez, bere helburua azken jardunaldietara bizirik heltzea zen. Azken txanpara bizirik heldu arren, mailari eusteko gaitz izango dute. Azken jardunaldian 0-1 galdu zuten berriztarrek Soduperen aurka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!