Euria ere lagun izan ez zuten arren, 25 margolari hurreratu ziren zapatuan Berrizko XII. Pintura lehiaketan parte hartzera. Hautatuko herriko gunea margozteko aterpe aproposa bilatu, eta eguerdira arte jardun zuten lahiaketara aurkeztuko zuten lana osatzen.

[imgd]http://www.anboto.org/images/9300/9344/1.jpg[/imgd]
Alvaro Gil Soldevilla Corellako gazteak jaso zuen lehenengo saria: \'Berriz desde el aparcamiento\' margolana burutu zuen Gilek zapatu goizean zehar, eta berari egokitu zion sari nagusia epaimahaiak.
[imgi]http://www.anboto.org/images/9300/9344/2.jpg[/imgi]
Juan Berrozpe donostiarrak jaso zuen Berrizko XII. Pintura lehiaketako bigarren saria, eta Eduardo Alsasua gasteiztarrak hirugarrena.
Berrizko Kultur Etxeko sarreran daude zapatuko lehiaketara aurkezturiko lan guztiak maiatzaren 16 arte ikusgai. Tartean, herriko koadrorik onenaren saria jaso zuen Karlos Berrizbeitiaren \'Betiera\' lana ere bai.