Hileko lehenengo zapaturo legez, mendi ibilaldia egingo dute Berriz Ere elkartearen eskutik. Zapatuan goizeko ibilaldiaren irteera goizeko 08:00etan izango da, tren geltokiko plazatik irtenda
Hileko lehenengo zapaturo legez, mendi ibilaldia egingo dute Berriz Ere elkartearen eskutik. Bihar goizeko ibilaldiaren irteera goizeko 08:00etan izango da, tren geltokiko plazatik irtenda.
Hortik, Muruako harrobira abiatuko dira ibiltariak; Gorbea, Iriñaoko bordak eta Aldamiñape zeharkatu ostean, harrobira itzuliko dira ibiltariak. Beraz, ibilbidea zirkularra izango da.
Antolatzaileen arabera, eguaraldiak ibilbidea baldintzatu dezake; edozelan ere, ibilaldia Gorbeako Parkearen inguruan izango dela ziurtatzen dute.