'Hau ez da Kalkuta' antzezlana, gaur

Anboto 2011ko mar. 12a, 10:00

Orain bederatzi urte estreinatu zuten Prostibuloa obra oinarri duen lana da Karrikaren \'Hau ez Kalkuta\'. 20:00etan izango da kultur etxean.

Orain bederatzi urte estreinatu zuten Prostibuloa obra oinarri duen lana da Karrikaren \'Hau ez Kalkuta\'. Obra hura berreskuratu dute, eta urte hauetan garatu duten \"heldutasun puntua\" erantsi diote institutu garaian estreinatu zutenari. Santa Agedako auzuneko Barrenkale kalea eta Hau ez da Kalkuta dendatxoa eraikitzen dute Karrikakoek oholtza gainean. Dendako bezero gehienak emakumeak dira, putak; bakoitzaren gogo, nahi eta ametsak islatuko dituzte antzezlanean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!