Binakako txapelketan jokatu dituen partidu guztietan onena jokatu zuen atzo Pablo Berasaluzek. Guztira 15 tanto egin zituen berriztarrak beteta zegoen Beotibarren.
Bikote bizkaitarra 18-22 gailendu zitzaion Irujok eta Merino II.ak osaturiko bikoteari. Berriztarrak sekulako partidua egin zuen, eta guztira 15 tanto egin zituen. Partiduko azken partziala, 1-10koa izan zen.
Emaitza horren, ostean, irauli egin da binakako txapelketa. Azken jardunaldiaren faltan bikote bakarra dago sailkaturik, Xalak eta Barriolak osatzen dutena, hain zuzen. Berasaluzek eta Apraizek finalerdietara sailkatzeko aukerak dituzte, hala ere, oso gaitza izango da: hurrengo partiduan Gonzalez-Laskurain bikotearen aurka irabaztera derrigorturik daude; 15 tantoko aldearekin irabazi behar dute, gainera. Horrez gain, Irujo-Merino II.a eta Titin III.a-Pascual bikoteek beraien partiduak galdu behar dituzte.
Atzo Tolosako Beotibarren jokatu zen partidua
astelehenean jokatzeakoa zen, berez.