Gaur jokatuko dute Berasaluze VIII.a-Apraiz eta Irujo-Merino II.a bikoteek

Anboto 2011ko mar. 6a, 10:00

Irujok gastroenteritisa du, eta ondorioz, gaur jokatzekoa zen partidua atzeratu egin da. Ibai Zabalak galdu egin zuen barikuan. Titin III.a-Beroiz 22 / Arretxe II.a-Zabala 6

Jardunaldi honetan erabakiko da Binakako Txapelketan aurrera egingo duten ala ez berak eta Apraizek. Binakako Txapelketan aurrera egitea oso gaitz dauka bikote bizkaitarrak. Geratzen zaizkien bi partiduak irabazi egin behar dituzte derrigor; berdinketak desegin ahal izateko, tanto-kopuru handiagaz irabazi behar dituzte, gainera. Bi partidu horietako lehenengoa gaur jokatuko dute Tolosako Beotibar pilotalekuan. Aurrean Irujo eta Merino II.a izango dituzte. Bederatzi jardunaldiren ondoren, Berasaluzek eta Apraizek hiru garaipen lortu dituzte. Finalerdietarako hiru txartel daude jokoan, eta sei bikotek dituzte horietako bat lortzeko aukerak. Xala eta Barriola sailkaturik daude jada.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!