Julen Uribe argazkilari berriztarrak jazz musikariei egindako argazkien bilduma Berrizko Kultur Etxeko sarreran otsailaren 27a arte dago ikusgai.
Julen Uribe argazkilari berriztarrak jazz musikariei egindako argazkien bilduma Berrizko Kultur Etxeko sarreran otsailaren 27a arte dago ikusgai.
Euskal Jazz Argazkiak izeneko erakusketan, argazkigintzan bestelako hainbat gai ere jorratzen dituen Uribek zuzeneko musika emanaldietan egindako argazkiak ipini dituzte ikusgai.
Euskal Herriko hiriburuetako uda sasoiko jazz jaialdietako kontzertuetan Julen Uribek bere kameragaz harrapatutako uneak dira; saxo-jotzaileei, kontrabaxu- edo piano-jotzaileei egindako gertuko erretratuak.