Berasaluze eta Apraiz laugarren garaipenaren bila

Anboto 2011ko ots. 20a, 10:00

Hil ala biziko partidua jokatuko dute gaur Titin III eta Pascualen kontra.

Hil ala biziko partidua jokatuko dute gaur Berasaluzek eta Apraizek. Logroñoko Adarraga pilotalekuan Berasaluze VIII-Apraiz eta Titin III-Pascual bikoteek jokatuko dute. Partidu garrantzitsua da bi bikoteentzat; Binakako Txapelketako ligaxkan berdindurik daude lehiatuko diren bi bikoteak, hiruna garaipenekin. Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldia ospatuko dute asteburu honetan. Lehenengo lauak sailkatuko dira finalerdietarako. Berasaluze VIII.a eta Apraiz laugarren postuan daude.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!