Nagusietan Rober Uriarte abadiñarrak Onsalo aresoarraren kontra jokatuko du. Aurretik umetxoek eta kadeteek binaka jokatuko dute.
Domekan, 17:30ean hasita, San Antonio pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte lau t\'erdian. Nagusietan Rober Uriarte abadiñarrak Onsalo aresoarraren kontra jokatuko du. Aurretik umetxoek eta kadeteek binaka jokatuko dute.
Joan zen asteburuan, binakako finalak jokatu ziren. Lehen mailan Berasaluze VII.ak eta Kaperok 22-14 menderatu zituzten Zumeaga eta Astarloa, iazko txapela berrituz. Bigarren mailan Areito I.ak eta Arriagak 22-19 irabazi zieten Agirrebeitia eta Etxezarragari. Hirugarrenean Estebez eta Zabalak irabazi zuten.