Díez Arriola kantabriarrak irabazi du Berrizko proba

Anboto 2011ko urt. 17a, 09:12

Aitor Hernández eta Jon Ander Insaustik osatu dute podiuma. Emakumeetan Jone Mugika izan zen onena.

Aitor Hernández eta Jon Ander Insaustik osatu dute podiuma. Emakumeetan Jone Mugika izan zen onena. Zapatuan Berrizko ZiKlo Kros Lasterketa korritu zuten, Berrizko Bizikletari Elkarteak antolatuta. Gizonetan Jose Antonio Díez kantabriarrak irabazi zuen 55.43ko denboragaz. Aitor Hernández bigarren sailkatuari 52 segundoko aldea atera zion eta Jon Ander Insausti hirugarrenari bi minutu eta erdi pasatxokoa. Insausti izan zen 23 urtez azpiko lehenengoa. Hirumet taldeko Dani Ruiz hirugarren geratu zen maila horretan. Emakumeetan Jone Mugikak irabazi zuen Saloa Trevillaren aurretik.

SAILKAPENAK

GIZONAK 1- Jose Antonio Díez Arriola----- 55:43 2- Aitor Hernández--------------- 56:35 3- Jon Ander Insausti------------ 58:18 4- Iñigo Gómez------------------- 58:48 5- Xabier García------------------ 58:54 6- Daniel Ruiz--------------------- 59:18 7- Erlantz Uriarte----------------- 1:00:15 8- David Seco--------------------- 1:00:15 9- Asier Arregi--------------------- 1:00:24 10- Jon Gómez-------------------- 1:02:04 EMAKUMEAK 1- Jone Mujika----- 48:20 2- Saloa Trevilla---- 59:09 23 URTEZ AZPIKOA 1- Jon Ander Insausti 2- Iñigo Gómez 3- Daniel Ruiz KADETEAK (MUTILAK) 1- Alex Aranburu--------- 30:57 2- Eneko Corrales-------- 17 segundora 3- Aritz Hernández------- 1:03 KADETEAK (NESKAK) 1- Lierni Lekuona--------- 43:20 2- Yaiza Agirre------------ 46:05 3- Maitane Pérez---------- 47:08 GAZTEAK (MUTILAK) 1- Jonathan Lastra------- 37:43 2- Marcos Altur----------- 33 segundora 3- Jonathan Bilbao------- 3:14 GAZTEAK (NESKAK) 1- Eider Merino------ 52:95 2- Ruth Telleria------ 1:01:57 MÁSTER 30 1- Andoni Jiménez 2- Lander Peña MÁSTER 40 1- Xabier Mendiaraz MÁSTER 50 1- Roberto Camiruaga
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!