V. San Antonio Pilota Txapelketako finalean Isma Astarloa jotzailea eta Zumeaga izango dituzte parean.
V. San Antonio Pilota Txapelketako finalean Isma Astarloa jotzailea eta Zumeaga izango dituzte parean.
V. San Antonio Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan, 18:00etan, Berrizko pilotalekuan. Lehenengo mailan, iazko irabazleek, Eñaut Berasaluze eta Kapero berriztarrek erronka gogorra izango dute aurten Zumeaga eta Astarloaren aurka. Astarloa (Berrizen bizi den ermuarra) Enpresas Unidasen profesional ibilitakoa da, eta kolpe bortitza du.
Bigarren mailako finalean Areitio I.ak eta Arriaga I.ak Agirrebeitia eta Etxezarragaren aurka jokatuko dute. Hirugarren mailako finalean Rojo eta Sauto Estebez eta Zabalaren aurka lehiatuko dira. Rojo berriztarrak (61 urte) ez du pilota bat galdutzat ematen, lurretik airean ibili behar badu ere. Sautok 68 urte ditu eta Durangoko pilota eskolako delegatua da.