Eguazteneko udalbatzarrean etxez etxeko janari zerbitzuaren inguruko ordenantza onartu zuten, aho batez.
Eguazteneko udalbatzarrean etxez etxeko janari zerbitzuaren inguruko ordenantza onartu zuten, aho batez.
Udala On Ein! izeneko egitasmoa lantzen dabil, 60 urtetik gorako herritarrei eguneko janari nagusia eskainiko lieken zerbitzua, hain zuzen. Gainerako baldintzak honakoak dira: herrian erroldatuta egotea, bakarrik edota bikoteagaz bizi direnen kasuan antzeko egoeran izatea, gizarte zerbitzuen oniritzia eta etxebizitza egoera onean izatea. Ordenantzak dioenez, eskatzailearen urteko errentaren araberakoa izango da kuota ordaintzeko dirulaguntza.
Azarotik hona udalak egindako lehen azterketetan, momentuz zortzi lagunek agertu dute interesa. Enpresaren esleipena falta da egitasmoaren lanketa amaitzeko; otsailerako ipini gura dute martxan. Ongizate sailetik azaldu digutenez, orduan kanpaina bat zabalduko dute interesdunek izena eman ahal izan dezaten.