Urzabal skate-rokodromoa inauguratuko dute gaur

Anboto 2011ko urt. 10a, 09:08

Berrizko Urzabal skate-rokodromoa gaur, urtarrilaren 10ean, inauguratuko dute eta bi astez ateak zabalik izango ditu berriztar guztiek kirol azpiegitura berria ezagutzeko aukera izan dezaten.

Berrizko Urzabal skate-rokodromoa gaur, urtarrilaren 10ean, inauguratuko dute eta bi astez ateak zabalik izango ditu berriztar guztiek kirol azpiegitura berria ezagutzeko aukera izan dezaten. Urzabal kalean egokitu dituzte barruko skate eta rokodromoa, Berrizko Hiltegixe gaztetxearen atzealdean. Estalpeko kirol azpiegiturak dira eta erabiltzaileentzat aldagelak, dutxak, komuna, biltegia eta bulegoa izango dira bertan, udaletik azaldu dutenez. Skate-rokodromoa erabili gura duenak Urzabal zabaltzeko txartela eskuratu beharko du, lehenengo, Berrizburu kiroldegian. Kiroldegiko tarifa berbera izango du eta 3,99 eurotako fidantza ordaindu beharko da txartelagatik. Gero, erabilerari dagokiona, urteko kiroldegiko abonua dutenek 20 euroko prezioan urte osorako erabilera-baimena izango dute. Baina, gura izan ezkero, 10 sarbiderako bakarrik aktibatu daitekela ere aurreratu dute, 5 euroren truke. Skate pista U itxurakoa da. Pinua eta urki-egurra erabili dira eraikitzeko. 140 zm-ko altuera dauka eta patinatzeko azalera 50 metroko koadrokoa da. Luzeran 8,4 metro eta zabaleran 5,75 metroko pista da. Berrizburu kiroldegian aire librean dagoen bainuontzi itxurarako pistaren osagarria da barruko skate pista hau. Rokodromoari dagokionez, 154 metro koadroko azaleran egokitu dute boulderra. Hiru gune egokitu dituzte, eskalada mailaren arabera. Hasiera mailakoan gehienez 3 metroko altuera hartu dute panelek. Erdi mailan, panelen altuera metro erdian gehitu eta eskalatzeko hormaren makurdura handitu egin dute. Mailarik altuenerako, lokalaren altuera guztia aprobetxatu dute (4,5 metro). Bestetik, metro koadro bakoitzeko 25 helduleku ipini dituztela azaldu dute. Boulderra 22 mm-tako okumen laminatuz eraikita dago, baina hezetasunaren kontrako tratamenduaz aparte, silizea eta poliester materialak ere erabili dituzte haitz naturalaren antzik handiena duen egitura lortzeko. Berrizko Udala Urzabal skate-rokodromoaren erabilerarako araudia prestatzen dabil, \'ateak zabalik\' jardunaldien ostean indarrean jartzeko. Herritarrek ezagutzeko aukera izango dute urtarrilaren 10etik 23ra: astegunetan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 09:00etatik 13:00etara.
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!