Rokodromoa nola kudeatu aztertzen dabil Amaraune

Anboto 2009ko eka. 19a, 14:11

Berriz futbol taldearekin eta Oizpe pilota eskolarekin darabilen eredu bera aplikatuko dute urte amaierarako prest egongo den rokodromoaren kudeaketarako. Jabetza Udalarena izango da, baina barne kudeaketa Amaraune eskalada taldearen esku utziko dute. Oraindik ez dute akordiorik sinatu, baina alde biak konforme daude jardunbide horrekin.

Ondorioz, Amaraune rokodromoaren erabilera arautuko duen txostena prestatzeko lehenengo pausuak ematen dabil: “Lokala zelan gestionatu erabaki behar dugu. Alderdi asko hartu behar dira kontuan; ordutegia, garbiketa, mantenimendua… horrek araudi bat eskatzen du, eta horri ekingo diogu”, dio Amarauneko kide Iban Estebezek.

Horrekin batera, badakite taldearen finantziazioa handitu behar dutena. Horregaitik, Berrizko jaietarako 155 kamiseta atera dituzte, eta asmoa txosnan salgai jartzea da.

Amarauneko kideek etorkizuneko rokodromoko azpiegiturak bisitatu dituzte oraintsu, eta oso gustura agertu dira han ikusitakoarekin. Gela zabala da eta aldagelak ere bertan izango ditu. Dagoeneko, lanak aurreratuta daude, eta laster boulderra jartzea itxaroten dute.

Eraikin berean skate pista ere eraikiko dute. Arlo horren kudeaketa herriko skate zaleek eramatea gura dute, baina  Udalean ez daude elkarte moduan izena emanda eta beharrezkoa da hori kudeaketa beraiei utzi ahal izateko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!