Berrizko Kultur Etxean euskarazko hamar film eta dokumental ikusteko aukera izango da, hilaren 22tik abenduaren 2ra.
Euskal Herrian egin diren azken ekoizpenak emango dituzte eta tartean sariak jaso dituzten lanak aipatu daitezke: \"80 egunean\" eta \"Ander\" filmak. Azpimarratzekoak dira, bestetik, Saturrarango kartzelan izandako emakumeei buruz emango diren \"Izarren Argia\" filmea eta \"Sagarren denbora\" dokumentala.
Azaroaren 22tik abenduaren 2ra, egunero izango dira emanaldiak arratsaldeko 19:00etan. Salbuespen bi daude, udaletik azaldu dutenez: azaroaren 27an ez da izango emanaldirik eta hilaren 26an 20:00etan izango da saioa.
Sarrera gazteentzat 3 eurotan egongo da, eta nagusientzat 5 eurotan. Dena dela, film eta dokumental guztiak ikusi nahi dituenarentzat bonoa ere prestatu dute: 15 eurokoa gazteei zuzenduta eta 25 eurokoa nagusiei dagokienez.