Iñaki Lejarreta laugarren Espainiako Txapelketan

Anboto 2010ko uzt. 19a, 11:07

Iñaki Lejarreta Orbea taldeko berriztarrak laugarren amaitu du Bartzelonan, Monjuicen, jokatutako Espainiako Txapelketan.

Iñaki Lejarreta Orbea taldeko berriztarrak laugarren amaitu du Bartzelonan, Monjuicen, jokatutako Espainiako Txapelketan. 35 kilometroko ibilbideari bost itzuli eman zizkien txirrindulariek. Sergio Mantecónek gizonetan eta Anna Villarrek emakumeetan irabazi zuten txapelketa. Jose Antonio Hermidak eta Marga Fullanak, iazko irabazleek, ezin izan zuten lasterketa amaitu arazo fisikoengatik. Gizonetan Carlos Coloma geratu zen bigarren 22 segundora. Podiuma Lejarretaren taldekide Ruben Ruzafak osatu zuen eta bere ondoren sailkatu zen berriztarra. Mantecónek erritmo bizia ezarri zuen hasieran. Segidan Lejarretak hartu zion testigua eta bera izan zen liderra hurrengo itzuli bietan; hurretik jarraitzen zioten Mantecón eta Colomak eta atzerago zetozen Ruzafa eta Hermida. Hirugarren itzulitik aurrera Lejarretak erritmoa jaitsi zuen eta Mantecón, Coloma eta Ruzafak harrapatu egin zituen. Itzuli horretan erabaki zuten lasterketa uztea Hermidak eta Iván Alvárezek. Hortik aurrera bakoitzaren indarrek erabaki zituzten podiumeko postuak, Mantecón izan zelarik indartsuena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!