Brasil eta Bulgariako taldeak Nazioarteko folklore jaialdian

Anboto 2010ko uzt. 13a, 08:57

Uztailaren 22 eta 23an izango dira emanaldiak Olakuetako frontoian. Urtero moduan, Portugaleteko Nazioarteko folklore jaialdian parte hartzen duten bi talde hurreratuko dira Berrizera.

Uztailaren 22 eta 23an izango dira emanaldiak Olakuetako frontoian. Urtero moduan, Portugaleteko Nazioarteko folklore jaialdian parte hartzen duten bi talde hurreratuko dira Berrizera. Hilaren 22an Brasilgo Banze taldearen emankizuna izango da ikusgai, eta 23an Bulgariako Naiden Kirov taldearena. Iluntzeko 20:00etan izango dira bi ikuskizunak Olakuetako pilotalekuan; umeek euro bat ordaindu beharko dute sarrera eskuratzeko, eta nagusiek berriz, bost.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!