Israelgo Haifa herrian jokatu da txapelketa. Azkenengo itzulian zulatua izan du eta horregatik galdu du zazpigarren postua Iñaki Lejarreta berriztarrak.
Israelgo Haifa herrian jokatu da txapelketa. Azkenengo itzulian zulatua izan du eta horregatik galdu du zazpigarren postua Iñaki Lejarreta berriztarrak.
Oraintsu, Espainiako Opena irabazi ondoren sasoi betean joan da Israelera Iñaki Lejarreta eta lasterketa ederra osatu ondoren zortzigarren postua erdietsi du. Helmugan postu bat galdu du azken itzulian zulatu eta gurpila aldatu behar izan diotelako. Ordu bitik gorako lasterketa izan da eta bero itzela egin du.
Hilaren 18an Bartzelonako Espainiako Txapelketan parte hartuko du Orbea taldeko txirrindulariak; hilaren 25ean eta abuztuaren 1ean Munduko Kopako lasterketa banatan parte hartuko du Suitzan eta Italian, hurrenez hurren.
SAILKAPENA
1) KULHAVY Jaroslav (Txekiar Errepublika) ---------- 2:07:40
2) FLUCKIGER Lukas (Suitza) --------------------------- 2:08:20
3) FONTANA Marco Aurelio (Italia) ---------------------- 2:09:17
4) SAUSER Christoph (Suitza) -------------------------- 2:09:52
5) HERMIDA RAMOS Jose Antonio (Espainia) ------ 2:10:03
6) SOUKUP Christoph (Austria) ------------------------- 2:10:50
7) KILLEEN Liam (Erresuma Batua) -------------------- 2:11:34
8) LEJARRETA Inaki ---------------------------------------- 2:12:04
9) GUJAN Martin (Suitza) -------------------------------- 2:12:08
10) NAF Ralp (Suitza) ------------------------------------- 2:12:09
[img]http://www.anboto.org/images/7900/7966/1.jpg[/img]