Uriarte eta Aldape, finalerako txartelaren bila

Anboto 2010ko eka. 22a, 12:37

Oizpe txapelketari finalerdi bakarra geratzen zaio, gaur gauekoa. Abadiñarrak eta mallabiarrak Peñas dute zain finalean.

Oizpe txapelketari finalerdi bakarra geratzen zaio, gaur gauekoa. Abadiñarrak eta mallabiarrak Peñas dute zain finalean. Gaur gaueko 21:00etan hasiko da jaialdi erabakigarria. Lehenik gaztetxoen mailako bi partidu jokatuko dituzte lau pilotari berriztarrek, eta gero etorriko da nagusien mailakoa. Uriarte abadiñarra eta Aldape mallabiarra lehiatuko dira finalerako pasearen bila. Irabazleak Peñas izango du aurkari; honek Beitiaren aurkako finalerdia galdu zuen, baina azken honek ezin du etorri finalera. Dagoeneko, bestelakoan, zehaztuta daude final guztiak. Hona hemen: Ekainaren 27an, arratsaldeko 16:00etan: 1. Partidua (Benjamin b) --------------------- Axpe-Axpe (Atxondo) vs Ansola-Larruskain 2. Partidua (Benjamin a) --------------------- Ane-Eguren (Atxondo) vs Albear-Lizarralde (Durango) 3. Partidua (Alebin b) -------------------------- Okamika-Zabala (Munitibar) vs Arginzoniz-Rodriguez (Atxondo) 4. Partidua (Alebin a) -------------------------- Amaia-Nuñez (Atxondo) vs Pradera-Iparraguirre (Zaldibar) 5. Partidua (infantilak) --------------------------- Munisguren (Markina) -Otaduy (Berriz) vs Erkizia-Urizar (Berriz) 6. Partidua (Kadeteak) --------------------------- Angiozar (Berriz) -Diez (Atxondo) vs Legorburu (Durango) -Salutregi (Munitibar) 7. Partidua (Nagusiak) --------------------------- Peñas (Lizarra) vs Uriarte (Abadiño) edo Aldape (Mallabia).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!