Oizpe pilota txapelketako nagusien mailako finalistak zapatuan eta martitzenean erabakiko dituzte Berrizko pilotalekuan. Finalak ekainaren 27an, domeka, jokatuko dira, San Pedro eta Santa Isabel jaietan.
Oizpe pilota txapelketako nagusien mailako finalistak bihar eta martitzenean erabakiko dituzte Berrizko pilotalekuan. Finalak ekainaren 27an, domeka, jokatuko dira, San Pedro eta Santa Isabel jaietan.
Lehen finalerdian, zapatuan, Beitia usansoloarra Peñas lizarratarraren kontra ariko da. Biek ala biek nahiko erraz irabazi zituzten final-laurdenetako konpromisoak. Peñasek 22-12 irabazi zion Aurtenetxeri, eta Beitiak oraindio errazago azpiratu zuen Arribillaga elgoibartarra: 22-9. Finalerdi honek ez du pronostiko argirik; pare-pareko partidua dago aurreikusita. Neurketa honen aurretik kadete mailako finlaerdi bat jokatuko dute Angiozar-Diez eta Bikandi-Bikuña bikoteek.
Kaiolaren barruko bigarren finalerdian eskualdeko pilotari bi izango ditugu aurrez aurre martitzenean: Andoni Aldape mallabitarra eta Rober Uriarte abadiñarra. Biek txapelketa txukuna osatu dute orain arte, eta merezita heldu dira finalaren atarira. Abadiñarra, aurrelaria denez, ohituago dago aurreko koadroetan jokatzen, eta errekurtso gehiago ditu. Aldapek lau t\'erdiko marra bilatzen saiatu beharko du.
Gazteak
Bestalde, gaur eta bihar ume eta gazte mailako finalerdiak jokatuko dira. Hona hemen egitaraua:
Barikua, ekainak 19, 18:30ean:Benjamin B
Alen-Alberto (Berriz) vs Ansola-Larruskain (Markina)
Alebin B
Arguinzoniz-Rodriguez (Atxondo) vs Gisasola-Serena (Mallabia)
Alebin A
Pradera-Iparraguirre (Zaldibar) aurka Plaza-De Paz(Markina)
Kadeteak
Legorburu (Durango)-Salutregui (Munitibar) vs Malax (Munitibar)-Legarra (Munitibar)
Zapatua, ekainak 20, 16:30ean:Benjamin B
Aspe-Aspe (Atxondo) vs Astorkia-Garigoitia (Iurreta)
Benjamin A
Garro-Albizu (Munitibar) vs Diez – Eguren (Atxondo)
Alebin B
Igor-Alex (Berriz) vs Okamika-Iban (Munitibar)
Alebin A
Iker-Markel (Abadiño) vs Mariezkurrena-Nuñez (Atxondo)
Infantilak
Balsera (Markina)-Calleja (Zaldibar) vs Muñisguren (Munitibar)-Otaduy (Berriz)