Agirrebeitiak 18. amaitu du munduko kopako proba

Anboto 2010ko eka. 11a, 11:47

Lasterketako sailkatze probak erabat baldintzatu zuen berriztarren jarduna. 221. Sailkatu zen eta domekan nahi baino atzeragotik ekin zion probari. Hala ere, lasterketa itzela osatu eta 18. postura arte igotzea lortu zuen.

Lasterketako sailkatze probak erabat baldintzatu zuen berriztarren jarduna. 221. Sailkatu zen eta domekan nahi baino atzeragotik ekin zion probari. Hala ere, lasterketa itzela osatu eta 18. postura arte igotzea lortu zuen. Jon Agirrebeitia berriztarrak motor enduro munduko kopako hirugarren proban parte hartu zuen asteburuan, Ausrian Erzberg herrian. Sasoi bateko harrobi batean ibili ziren gora eta behera. Lasterketa gogorra izan zela dio berriztarrak: \"Bero itzela egin zuen eta denok oso nekatuta amaitu genuen\". Bizitako esperientziagaz \"oso pozik\" dago, baina \"pena txiki bat\" geratu zaio. Sailkatze proban nahi baino atzerago amaitu zuen \"abiadura eskatzen zuen proba zelako eta nire motorrak ez zuelako gehiagorako ematen\". Domekan, aldiz, denak batera aritu ziren, abiadura baino trebezia garrantzitsuagoa zen ibilbidea osatu behar zutelako eta berriztarrak behetik gorako bidea egin zuen. Erzberg Rodeo lasterketa Taddy Blazusiak poloniarrak irabazi zuen. Bata bestearen atzetik lortutako laugarren garaipena izan zuen. Orain hile batzuk Agirrebeitia Italian izan zen munduko kopako beste proba batean ere parte hartu zuen. Beraz, Austriakoa bigarren proba izan zuen. [img]http://www.anboto.org/images/7700/7767/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!