Zigor Etxezarragaren omenezko martxa bizikletan domekan

Anboto 2010ko eka. 9a, 09:00

Berriz Bizikletari Elkarteak Zigor Etxezarragaren omenezko martxa zikloturista antolatu du domekan. 09:00etan irtengo dira Berrizko udaletxearen paretik.

Berriz Bizikletari Elkarteak Zigor Etxezarragaren omenezko martxa zikloturista antolatu du domekan. 09:00etan irtengo dira Berrizko udaletxearen paretik. Martxak 120 kilometro ditu. Berriztik Traña-Matienara jaitsiko dira eta Iurreta atzean utzita Muniketa igoko dute. Urrutxuatik aurrera Gernikara helduko dira martxan parte hartzen dutenak. Gerniaktik kostaldera abiatuko dira; Laga, Laida, Natxitua eta Eatik itsaso zabalaren ondotik ibiliko dira. Lekeitio eta Ondarroa atzean utzita, berriro barrurantz egingo dute Markinatik. Ondoren, Gipuzkoan sartuko dira. Eibartik bueltan, Ermuan sartu eta Areitio gaina eginda Berrizera itzuliko dira, Iturriza kalean helmugaratuz. Lekeition eta Eibarren anoa puntuak ipiniko dituzte nahi dituenarentzat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!