Berasaluzek ezin izan zuen partidua irabazi

Anboto 2010ko eka. 3a, 15:30

Berriztarrak Aldape mallabiarraren kontra jokatu zuen martitzenean, eta 22-17 galdu zuen.

Berriztarrak Aldape mallabiarraren kontra jokatu zuen martitzenean, eta 22-17 galdu zuen. Itzulera berezia ikusi ahal izan zen martitzenean Berrizen. Oizpe txapelketan parte hartu zuen Eñaut Berasaluzek, hainbat urtez frontoietatik kanpo egon ostean. Aldape zuen aurrean, eta hasieran bere aldeko emaitzaz ekin arren, azkenean mallabiarrak irabazi zuen partidua. 14-8 irabazten ipini zen aurretik Berasaluze. Sake onak atera zituen, baina Aldape ere ez zen erantzunetan atzean geratzen. Berriztarrak urrutitik egin zuen dejada batek txapan jo eta orduan aldatu zen norgehiagokaren norabidea. Aldapek gorakada eman zuen markagailuan hortik aurrera. Gainera, azken txanpan Berasaluzek eskuetatik justu zebilela erakutsi zuen, nekatuta egoteaz aparte. Ezin izan zuen sorpresa eman, baina gutxienez, ikusmina sortu zuen Eñauten itzulerak. Horren aurretik, Atxotegi elgoibartarrak eta Peñas lizarrarrak jokatu zuten, azken honek irabaziz, 22-10.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!