Lejarreta, txapeletik geroago eta gertuago

Anboto 2010ko mai. 31a, 12:29

Cueva del Soplaon Espainiako Openeko hirugarren garaipena erdietsi zuen Iñaki Lejarretak atzo, domekan.

Cueva del Soplaon Espainiako Openeko hirugarren garaipena erdietsi zuen Iñaki Lejarretak atzo, domekan. Txapelketa osoan moduan, atzo ere goitik behera agindu zuen berriztarrak Cueva del Soplaon. Hasieratik, estrategia legez, aurrea hartu eta abantaila ateratzen ahalegindu zen Lejarreta; itzel atera zitzaion, eta berak adierazi zuenez, \"ondo atera zait eta hor egon da lasterketako giltza\". Erorikoa era izan zuen Lejarretak, baina altxatu, arazoak konpondu eta lehen postuan jarraitu zuen. Beraz, erorikoak eroriko, lasai amaitu zuen proba. Bigarren Carlos Coloma izan zen, minutu t\'erdira. Emaitza oso ona da garaipen hau, eta Lejarretak esku-eskura du Openeko txapela. ETAPAKO SAILKAPENA 1. IÑAKI LEJARRETA (Orbea) 1:36:25 2. CARLOS COLOMA (MSC Bikes) 01:31ra 3. DAVID LOZANO (Bicicletes Esteve) 02:44ra SAILKAPEN OROKORRA 1. IÑAKI LEJARRETA (Oreba) 950 puntu 2. CARLOS COLOMA (MSC Bikes) 765 puntu 3. RUBEN RUZAFA (Oreba) 705 puntu [img]http://www.anboto.org/images/7600/7694/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!