Lehenengo partiduan Rober Uriarte abadiñarrak 22-12 menderatu zuen Mendoza errioxarra.
Lehenengo partiduan Rober Uriarte abadiñarrak 22-12 menderatu zuen Mendoza errioxarra.
Atzo (maiatzak 25) Oizpe Pilota Txapelketako nagusien mailako partidu bi jokatu zituzten lau t\'erdian. Lehenengoan Rober Uriartek beste munduko arazo barik (22-12) kanporatu zuen Mendoza errioxarrari. Pilotari beste erritmo bat ezarri zion eta kontrolpean izan zuen partidua. Bigarren partiduan Beitia usansoloarra 22-10 nagusitu zitzaion Iturriaga Sartaguardako pilotariari. Iturriagak Olalde mallabiarra ordezkatu zuen, eskuetatik justu samar dabilelako.
MAIATZAK 27, 21:00ETANNagusiak, lau t\'erdian
Alberdi (Berriz) / Urkijo (Berriz)
Albizuri II (Berriz) – Jaio (Atxondo)