Motor Enduroko Munduko Kopako hirugarren lasterketa puntuagarria ospatuko da asteburuan Erzbergen (Austria). Harrobi artean garatuko da proba ikusgarri hau. Atzo, eguaztena, irten zen Austriara bidean.
1.500 gidari ariko dira lehian asteburuan Austriako Erzberg herrian. Barikuan sailkapen fasea izango da, eta horietatik 500ek egingo dute aurrera. Domekarako antolatu dute lasterketa, eta Agirrebeitiak ahalik eta postu aurreratuenean irtetzea du helburu. Horretarako, \"garrantzitsua izango da barikuan aurrean ibiltzea\", dio berriztarrak. Domekan, ehunka irtengo dira gidariak, taldeen artean hiru minutuko aldeagaz.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7600/7695/1.jpg[/imgd] Lasterketa guztiz diferentea da Austriakoa: harrobi baten garatuko da, harri artetik. Faboritoen artean Taddy Blazusiak poloniarra egongo da, Agirrebeitiak azaldu digunez. Gernikako Off Road taldekoak ere joango dira Austriara, \"asko lagundu\" ei diote Agirrebeitiari.
Babesleak ere izango ditu Agirrebeitiak: Urondo elektrizitatea, Berrizko Udala, Gernikako Off Road eta Kanpazarko Harrobia.
Bestalde, maiatzaren 22an Nabarnizen lehiatu zen Basque Extremen. Bigarren amaitu zuen proba eta \"oso pozik\" dagoela esan digu Agirrebeitiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!