Txintxaun Kolektiboak berriro taularatuko du lan berria

Anboto 2010ko mai. 19a, 14:11

Barikuan, gaueko 22:00etan, Berrizko Txintxaun Kolektiboak \"Escenas de amor y humor al fresco\" lan berria eskainiko du Berrizko Kultur Etxean.

Barikuan, maiatzak 21, gaueko 22:00etan Berrizko Txintxaun Kolektiboak \"Escenas de amor y humor al fresco\" lan berria eskainiko du Berrizko Kultur Etxean. Bi pertsonaia maitagarri dira obra honetako protagonistak: Benita eta Paco. Joko \"berezi\" bati esker sei eszena diferente taularatuko dituzte, \"baina zortearen esku utzita\", adierazi dutenez. Koadroek, umorez margoztuta, eguneroko bizitzako pasarteak erakutsiko dituzte, maitasunaz eta maitasun ezaz hitz egiten duten pertsonaiak taularatuz. Jose Luis Alonso de Santos da lan honen egilea, eta Rosa Martinez-Alcocerrek zuzentzen du. Bost euro balio du sarrerak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!